Zeregina

Oñatiko RM Zuazola-Larraña BHI ikastetxeko izateko arrazoia hau da:
Ikaslea bere bizitza pertsonal, sozial, akademiko eta laboralerako prestatzea, kalitatezko hezkuntza euskalduna eta publikoa eskainiz.

Gure balioak eta ezaugarriak

  • Ikasle eta familiekiko hurbiltasuna.
  • Elkarbizitza eta errespetua: Giza eskubideak eta bizikidetza dira erreferentzia.
  • Gardentasuna, zintzotasuna eta konfiantza.
  • Inklusiboa eta hezkidea.
  • Eleanitza.
  • Pertsonen gaitasunen garapenaren aldeko apustua, bikaintasunaren bila.
  • Proiektu bereizgarrietan partehartzaile.
  • Talde-lana.
  • Herriko erakundeei irekia.