Gobierno Vasco

Historia apur bat

1963.urteko azaroaren 10an inauguratu zen Oñatiko Institutua eta aurten 50 urte betetzen dira. Orain dela 50 urte zabaldu zenean “Instituto Nacional de Enseñanza Media de Oñate”, zuen izena  eta Sancti Spiritus unibertsitatean kokatu zen. 50 urte hauetan hezkuntza sistema eta gizartearen eraldaketaren lekuko izateaz gain garapen prozesu horretan aktiboki parte hartu du.

1970. urtean eraikuntza berria eraiki zen lehengo Hospital zaharra zegoen solairuan eta ordutik aurrera bertan dago kokatua Oñatiko Institutua. Garai hauetan ikasleak 10 urterekin sartzen ziren Institutuan batxilerra egitera sarbide froga bat egin ondoren.

1975-1976 ikasturtean  Batxiler Elemental, Superior eta Preunibertsitario ikasketen  ordez, B.B.B. eta U.B.I. ( gaztelerazko BUP eta COU)  ikasketak ematera pasatu zen gradualki. Orduan 14 urterekin etortzen hasi ziren ikasleak.


1975ean, BBB-ko ikasketak hasi zirenean, Euskara irakasgai bat modura hasi zen irakasten.

1980-1981 ikasturtea MEC-etik EUSKO JAURLARITZAren eskuetara pasatu ziren Hezkuntzaren konpetentziak, beraz Institutua ere.
Ikasturte honetatik aurrera, Batxilergoa euskaraz irakasten hasi zen. Lehen aldiz, Oñatiko Institutuko ikasleek, Selektibitateko azterketak euskaraz burutu zituzten ikasturtea 1987-1988,  izan zen.
Urte horretan Izen aldaketa eman zen, "Rodrigo Mercado de Zuazola" Batxilergoko Institutua izena hartuz Unibertsitatearen fundatzailearen omenez.

1998-1999 ikasturtean "R.M.Z." Batxilergoko Institutuaren eta "Larraña" Lanbide Institutuaren arteko bateratzea eman zen. Bateratzean hartutako izena: "R.M. Zuazola-Larraña" B.H.I. (Bigarren Hezkuntzako Institutua). Ordutik aurrera Institutuak bi eraikuntzatan jarduten du. 

Ikasturte honetan ikasketa plan berria jarri zen martxan, E.G.B. , B.B.B. eta U.B.I- ko ikasketen ordez D.B.H. , D.B.H.O. (Batxilergo eta Heziketa Zikloak) izatera pasatu ziren eta Bigarren Hezkuntza deitzen dena osatuz, gaur egun duguna.

Gaur egunean Zuazola eraikuntzan DBH eta Batxilergoko ikasketak irakasten dira eta
Larraña eraikuntzan Heziketa zikloak eta Irakaskuntza ez-arautua

2012. urtean Urgain eskola sortu zen Oñatiko eskola publiko guztiak bilduaz. Horrela Zuazola Larraña Institutua, Errekalde Herri Eskola eta Txiki-Txoko Haurtzaindegiak bat egiten dute Urgain eskolan.


Eraikuntzaren berritzea

Institutua egin zenetik, kanpoko  egitura  beti mantenu izan du nahiz eta barruan aldaketa  batzuk egin ikasleen eta ikasketen beharretara egokituz: teknologia gela, marrazketa gela, informatika gelak, liburutegiaren egokitzea, laborategia (bat egokia hiruren ordez).
2011. urtean egin da berritze nagusi bat, batez ere mugikortasun eta segurtasun neurriak kontuan izan da: igogailua, lehen aipatutako hainbat gelak, komunak, idazkaritza, sarrera.

Ikaslegoa

1963. urtean ateak zabaldu eta  gaur egunerarte ikasle asko pasatu da ikastetxe honetatik.
Lehenengo promozioa 1969. urtean irten zelarik.
Hasieran, Batxilergoko Institutua hiriburuan bakarrik zegoenez, Oñatira inguruko herrietako ikasleak etortzen ziren ikastera, bai Arrasate, Bergara, Legazpi, Urretxu,... eta herri bertakoak noski (aukera ederra bai zuten Batxilergoa ikasteko)
Gainera ikasketak euren herrietan egin eta azterketak "por libre" egitera, Altsasu, Olazti... inguruetakoak ere etortzen ziren; geletan ez nahiko leku eta pasilloetan mahaiak ipini beharra izaten zuten azterketak egiteko, orduko irakasle batek dionez.
Gero, herri horietan institutuak zabaltzen joan ziren heinean, bertan gelditu ziren ikasten baina 1985 inguru arte, Legazpitik ikasleak etortzen jarraitu zuten autobus batean.
Oñatin, kanpora joan gabe, Batxilergoa egin nahi zuten ikasleak bertan burutu behar izan zituzten euren ikasketak herrian beste ikastetxeek horretarako baimena lortu zuten arte.

Gauza txiki eta bitxi asko kontatu litezke ikasleek egindako guztiarekin baina aipatuko dugu batez ere ikasleek -irakasleen laguntzaz- antolatutako Santo Tomas jaiak edo Gabon aurreko ekitaldiak.

 

© R.M. ZUAZOLA-LARRAÑA BHI
Telefonoa: 943781268 | Telefonoa: 943782150 | 013015ac@hezkuntza.net 013015aa@hezkuntza.net