Gobierno Vasco

Albisteak

Azken Berriak

Eskola agenda 21 _ Biodibertsitatea

SAN MARTIN PARKEA BIRGAITZEKO PROIEKTUA ESKOLA AGENDA 21EKO UDAL FOROAN


Eskola Agenda 21eko aurtengo gaia “Biodibertsitatea” izanik, gure Institutuko ikasleek San Martin parkeari buruzko proiektu bat burutu dute.

 

Proiektua maiatzaren 24ean aurkeztu zioten Alkateari Udal foroan. Lanaren erronka nagusiak Oñatiko biodibertsitateaz jabetzea, aberastasuna baloratzea eta babesteko neurriez kontzientzia hartzea izan dira.

 

Proiektua fase ezberdinetan garatu da. Hasierako fase batean, Batxilergoko 1. mailako ikasleek gelan oinarrizko kontzeptuak landu zituzten. Ikasle hauek ondoren, garapen fasean,  DBH 1. mailako ikasleei gaia eta proiektuaren erronkak azaldu zizkieten. Azken fasean, aplikazio fasean, DBH 1 eta Batxilergoko 1. mailako ikasleak San Martin parkera joan eta ingurunea aztertu zuten, bertan,  parkearen historia, biodibertsitatea eta hobetze proposamenak landu zituztelarik. Azkenik, guzti honen ondorioak txosten batean, lau hizkuntzatan idatzitako triptikoetan eta bideo batean batu zituzten.

 

Aipatzekoa da Institutuko ikasle guztiek parte hartu dutela proiektu honetan (DBHko maila guztietakoek, Batxilergokoek eta ZIG gelakoek).

 

Alkateak zoriondu gintuen egindako lanagatik. San Martin parkea birgaitzeko plana burutzerakoan kontuan izango dute lan hau.

Ikusi bideoa

Triptikoa

Biodibertsitatea

Ingelesez

Euskeraz

Eskola Agenda 21eko aurtengo gaia Biodibertsitatea izanik, Zuazola-Larraña BHI Institutuko ikasleek San Martin parkeari buruzko proiektu bat burutu dute. Proiektua maiatzaren 24ean aurkeztu zioten Alkateari Udal foroan. Idatzitako txostenaz gain, aurrerago dagoen bideoa ere editatu zuten.  ZORIONAK lan honetan parte hartu duzuen guztioi! Denok batera Oñatiko biodibertsitatea maite eta zaindu dezagun

© R.M. ZUAZOLA-LARRAÑA BHI
Telefonoa: 943781268 | Telefonoa: 943782150 | 013015ac@hezkuntza.net 013015aa@hezkuntza.net