Gobierno Vasco

Albisteak

Azken Berriak

OÑATIKO SOINU KUTSADURA NEURTZEN

  • 2017/06/16 |

OÑATIKO SOINU KUTSADURA NEURTZEN


DBH 2. mailako ikasleak ekainak 13an Oñatiko gune ezberdinetan soinuaren intentsitatea neurtu zuten udaltzainek utzitako sonometro eta mugikorretara jeitsitako "sonometer" aplikazioa erabiliz.

Zaratak gero eta buruko min eta molestia gehiago sortzen ditu. Trafikoaren hazkundea, etxebizitzen eraikuntza etengabea eta jarduera industriala dira kutsadura akustikoaren arrazoi nagusiak. Osasunaren Mundu Erakundeak 65 dezibelioko (dB-ko) muga onargarria ezarri du. Intentsitate horrek luzaroan jarraituz gero, hainbat kalte sor ditzake osasunean: gorreria, lo egiteko arazoak, buruko minak, kontzentratzeko zailtasunak...

Oñatiko leku zehatz eta momentu zehatz batzuetan 65dB-ko muga hori gainditzen dela neurtu dugu: kaleko obretan, belarra mozten dauden lekuetan, umeak parkean futbolean dabiltzanean, barraketan, tabernetan jaietan, errepidean kotxeak pasatzean, eskolako jangelan, fabriketan... 

Kasu batzuetan, babes neurriak hartzen direla ikusi dugu (fabriketako langileen kasuan, adibidez) baina beste kasu batzuetan zarata hori gehiago kontrolatu beharko litzatekela ondorioztatu dugu
.
© R.M. ZUAZOLA-LARRAÑA BHI
Telefonoa: 943781268 | Telefonoa: 943782150 | 013015ac@hezkuntza.net 013015aa@hezkuntza.net