Gobierno Vasco

Jantokia

Eskolako jangelan egunero 167 ume inguruk bazkaltzen dute.Bertan prestatutako janari orekatua zerbitzatzen da. Zerbitzu hau denei irekia dago. Jangelan gelditzen diren umeetaz arduratzeko zazpi zaintzaile daude.

Prezioak:

  • Eguneko garraiatuak: 3,30 €;
  • Ohiko bazkalkideak: 4,60 €;
  • Egun solteak: 5,20 €.

 download MENUA IKUSI
 download OHITURA EGOKIEN GOMENDIOAK

JANGELAKO ARAUAK

Jangelako orduetan haurrak jangelako zaindarien eta irakasleen esanetara eta ardurapean daude.

  • Mahai aurrean portaera ona izan beharko dute, modu egokian eseriz eta mahai tresna ezberbinak ongi erabiliz.
  • Tonu egokian hitz  egingo dute, mahaikideak errespetatuz.(Garrasirik egin gabe).
  • Zaindariak eta jangelako beste pertsonak errespetatuko dituzte.
  • Janari ezberdinak dastatu eta denetarik jatera bultzatuko ditugu.
  • Jangelako orduetan ezingo dira eskolatik atera; medikuarenera joateko, siesta egitera edo behar handi bat dagoenean izan ezik.
  • H.H. eta L.Hkoek amantalak erabiliko dituzte. Astelehenetan ekarri eta ostiraletan eramango dituzte.
  • Hortzetako pasta eta hortzetako eskuila lehenengo mailatik aurrera ekarriko dituzte eta bazkaldu ondoren hortzak garbituko dituzte.
  • Haurrek, jarrerazko  arazoak izanez gero, gurasoei azalduko zaie ohar baten bidez, eta hiru egunetako epea izango dute sinatu eta itzultzeko. Haurrak jarrera zuzentzen ez badu, eskolak behar diren neurriak hartuko ditu.


*Arau hauek zuen seme alabei azaltzea eskatzen dizuegu, guraso eta jangelako zaintzaileen arteko koordinaketa behar, beharrezkoa delako.

*Haurren batek arazo, alergia, edota gaixotasunen bat..izanez gero guri ere abisatzea komeni da.

*Botikaren bat hartu behar badu, medikuaren errezeta eta pautak idatzita ekarri behar ditu.

© R.M. ZUAZOLA-LARRAÑA BHI
Telefonoa: 943781268 | Telefonoa: 943782150 | 013015ac@hezkuntza.net 013015aa@hezkuntza.net