Gobierno Vasco

Ingurumen Konpromisoa

Eskolako Agenda 21

Gure herriek ( Euskadin 164 herri) eta gure Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxeek ( Euskadin 341 ikastetxe , &percent;60tik gora ) jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea dute helburu; horretarako, ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean . Beraz, Eskolako Agenda 21, guztion konpromisoa da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da, ikastetxea ingurumen eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatuz.


Aurten ELIKADURA JASANGARRIA gaia landuko dugu ikastetxean eta gai honekin zerikusia duten zenbait arlo landuko dira:
-Elikadura jasangarria.
- Elikagaien ekoizpena: Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa, elikagaien kalitatea.
- Elikagaien kontsumoa: kontsumo ekologikoa, kontzientzia ekologikoa.
- Elikadura: elikatzea eta jatea, dieta.


Elikadura jasangarria gaia ikastetxeko curriculumean aztertuko dugu; gure ikastetxean zein ikastetxe inguruan edota gure etxeetan ditugun ohiturak ere aztertuko ditugu. Diagnostikoa egin ondoren gaiarekiko praktika onak bultzatzeko proposamenak eta ekintzak bideratuko ditugu,
iritzi kritikoa eta kontsumo jasangarriagoa bultzatuz.

ELIKADURA JASANGARRIA , VII. KULTUR JARDUNALDIETAN PROTAGONISTA

Dakizuen bezala Kultur Jardunaldietako ekintzetan Eskolako Agenda 21 proiektuaren gaiak izan du garrantzi berezia: ELIKADURA JASANGARRIA
Elikadurak gure seme alaben garapenean funtsezko garrantzia du eta ohitura osasungarriak zein desegokiak barneratzeko adinean daude orain.
Ikasturte honetako Kultur Jardunaldietan ekintza ezberdinak antolatu dira elikaduraren inguruan, gaiaren hausnarketa bultzatzeko eta praktika onak sustatzeko, hauen artean:

  • “Dos tomates y dos destinos” elikagai transgenikoen inguruan bideoaren ikustaldia eta hausnarketa.

  • Atsedenaldietako “Hamaiketako osasungarriak” ekimena. (Fruta egunak,  ogi mota desberdinen dastaketa). ARGAZKIAK

 

  • Txokolatearen tailerra. Antton Azpiazuren eskutik. ARGAZKIAK

 

  • “Goazen gosaltzera ikastetxera”. Amaia Diaz de Monasterioguren dietistaren eskutik. ARGAZKIAK

 

Honetaz gain Zuazolako ikasleak kalera atera dira herritarrei inkestak egitera, beraien ohiturak zeintzuk diren galdetuz;  denda eta jatetxeetan elikagai ekologikoen inguruan galdetu  dute eta herriko zenbait gune aztertu dituzte.
Jasotako datu guztiekin, apirilaren bukaeran Oñatiko Ikastetxeen arteko Foroan parte hartuko dute, ondoren  Udal Batzarrean  proposamenak aurkeztuz.

Erosketa Ekologiko eta Jasangarria

  • 2011/12/13 |

Elegir el tipo de material a comprar podría ser muy interesante, sobre todo en: papel, material escolar, equipos informaticos, productos de limpieza y alimentación. Es interesante fijarse en las ECOETIQUETAS (El documento adjunto está en euskera)

Descargar Deskargatu aurkezpena

Ecoetiquetas

EKOETIKETEI bururuzko informazio oso interesgarria aurkituko duzue atxekitutako dokumentuan

Dokumentua Deskargatu

Compra Sostenible de Material Escolar

ESKOLAKO MATERIALAREN EROSKETA JASANGARRIA

Familientzako aholkuak, 2011-0212 ikasturtea 

Dokumentua deskargatu

Eskola Baratza Proiektua

  • 2012/04/23 |

ESKOLA BARATZA PROIEKTUA


Dagoeneko landatu dira Eskola Baratzako Proiektuko lehenengo haziak Zuazola-Larraña ikastetxean eta bertako irakasle zein ikasleek eramango dute aurrera proiektua. Ikastetxeko terrazan egokitutako lurrontziak izango dira barazki edota landareak hazteko eremua.

Zuazola-Larraña ikastetxeak eta Debagoienako Landa Garapeneko Elkartearen elkarlanari esker jarri da proiektua martxan eta hasi diren ikasle-irakasleak ZIG (Zeregin Ikasketa Gela) gelakoak dira; ikastetxearen ustez, ikasleekin baratza lantzeak metodologia berriak ezagutu eta gaur egungo hezkuntza gaitasunak lortzeko aukerak eskeintzen ditu.

Guia para un reciclado adecuado

  • 07/03/2013 |

Aurten HONDAKINEN gaia landu eta gaiarekiko sentsibilizazio eta informazio piskat izateko hementxe dituzue 2 dokumentu hauek:

  • Hondakinak egoki sailkatzeko gida. Oraindik zalantza asko ditugu hondakin mota askorekin, ezta? Nola sailkatu? Atez ateko sistemara egokitzeko piskanaka, ondo etorriko zaigu bistarazo bat ematea. Dokumentu honen kopia (paperean) Ikastetxeko irakasle gelan izango da denon eskura kontsulta gisa.

Deskargatu dokumentua Deskargatu

  • Hondakinak murrizteko gida; gomendioak, ideiak, proposamenak, hondakin gutxiago sortzeko.

Deskargatu dokumentua Deskargatu
 

© R.M. ZUAZOLA-LARRAÑA BHI
Telefonoa: 943781268 | Telefonoa: 943782150 | 013015ac@hezkuntza.net 013015aa@hezkuntza.net