Gobierno Vasco

Esteka interesgarriak

goieskola

 

Azken berriak

Eskola agenda 21 _ Biodibertsitatea

SAN MARTIN PARKEA BIRGAITZEKO PROIEKTUA ESKOLA AGENDA 21EKO UDAL FOROAN


Eskola Agenda 21eko aurtengo gaia “Biodibertsitatea” izanik, gure Institutuko ikasleek San Martin parkeari buruzko proiektu bat burutu dute.

 

Proiektua maiatzaren 24ean aurkeztu zioten Alkateari Udal foroan. Lanaren erronka nagusiak Oñatiko biodibertsitateaz jabetzea, aberastasuna baloratzea eta babesteko neurriez kontzientzia hartzea izan dira.

 

Proiektua fase ezberdinetan garatu da. Hasierako fase batean, Batxilergoko 1. mailako ikasleek gelan oinarrizko kontzeptuak landu zituzten. Ikasle hauek ondoren, garapen fasean,  DBH 1. mailako ikasleei gaia eta proiektuaren erronkak azaldu zizkieten. Azken fasean, aplikazio fasean, DBH 1 eta Batxilergoko 1. mailako ikasleak San Martin parkera joan eta ingurunea aztertu zuten, bertan,  parkearen historia, biodibertsitatea eta hobetze proposamenak landu zituztelarik. Azkenik, guzti honen ondorioak txosten batean, lau hizkuntzatan idatzitako triptikoetan eta bideo batean batu zituzten.

 

Aipatzekoa da Institutuko ikasle guztiek parte hartu dutela proiektu honetan (DBHko maila guztietakoek, Batxilergokoek eta ZIG gelakoek).

 

Alkateak zoriondu gintuen egindako lanagatik. San Martin parkea birgaitzeko plana burutzerakoan kontuan izango dute lan hau.

Ikusi bideoa

Triptikoa

Biodibertsitatea

Ingelesez

Euskeraz

ZIG gelako ikasleak GOMIZTEGI BASERRIAN BISITAN

2017/05/24

 

 

Pasa den ostiralean, maiatzaren 19an, ZIG gelako ikasle-irakasleak Goimiztegi baserria bisitatzera joan ginen.

Bisita oso interesgarria izan zen; Txakur erakustaldia ikusi ondoren, baserriaren instalazioak ikusi genituen eta gazta nola egiten den azaldu zizguten.

Ondoren gazten dastaketa egin genuen.

 

 

Hemen dituzue argazki batzuk

IKT ikastetxe eredugarria

2017/05/24

IKT ikastetxe eredugarria. Maila aurreratuaren akreditazioa lortu dugu!

URGAIN EGUNA

Maiatzak 20 larunbatean Urgain eguna ospatu genuen. Mila esker bertan parte hartu zenuten guztioi!!!


Argazki gehiago

 

Arrasate literatura lehiaketa

Arrasateko AED Euskara Elkarteak antolatutako literatura lehiaketan, SARA MANTXOLA izan da sarituetako bat "Hamaika hitz, hamaika taupada" izeneko lanarengatik.

Datorren ostegunean, hilak 11n, arratsaldeko zazpietan izango da sari banaketa Kultur Ateko areto nagusian 

 

ZORIONAK SARA!!!

Resultado de imagen de ikt heldutasun maila aurreratua

© R.M. ZUAZOLA-LARRAÑA BHI
Telefonoa: 943781268 | Telefonoa: 943782150 | 013015ac@hezkuntza.net 013015aa@hezkuntza.net