Gobierno Vasco

Aurkezpena eta historia

Historia laburra
R.M. Zuazola-Larraña institutoa bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko bat da. 1998. urtean sortu zen herrian zeuden bigarren hezkuntzako bi ikastetxe publikoen bategitearen ondorioz, eta hezkuntza sisteman izandako aldaketengatik. Sortzeko bi ikastetxeak ondorengoak ziren:

· Rodrigo Mercado de Zuazola, BBB eta UBI (gaztelerazko BUP eta COU) irakasten zen bertan. Ikastetxe hau izan zen probintziako lehena batxilergoa irakasten 63-64 ikasturtean Donostiako Peñaflorida institutoaren ondoren. 1963.urteko azaroaren 10ean inauguratu zen “Instituto Nacional de Enseñanza Media de Oñate” eta Sancti Spiritus unibertsitatean kokatua. 1970. urtean eraikuntza berria eraiki zen lehengo Hospital zaharra zegoen orubean eta ordutik bertan dago kokatua. 1975-1976 ikasturtean Batxiler Elemental, Superior eta Preunibetsitario ikasketen ordez, B.B.B. eta U.B.I. (gazteleraz B.U.P. eta C.O.U.) ikasketak ematera pasatu zen gradualki. Ikasturte horretan Euskara irakasgaia hasi zen irakasten. 1980-1981 ikasturtean MEC-etik Eusko Jaurlaritza-ren eskuetara pasatu ziren Hezkuntzaren konpetentziak, beraz ikasturte honetatik Aurrera Batxilergoa euskeraz irakasten hasi zen. 1988 urtean izen aldaleta eman zen, “Rodrigo Mercado de Zuazola” Batxilergoko Institutua izena hartuz Unibertsitatearen fundatzailearen omenez.

· Larraña Institutua, Lanbide Heziketa eta R.E.M. irakasten zen bertan. 1979 urtean hasi zen ikastetxearen ibilbidea. Bergarako Lanbide Hezkuntzako ikastetxearen ardurapean egongo da 1982. urtera arte eta ETEOko( Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien fakultatea) eraikina izango da bere lehen egoitza. 1982ko abuztuan nortasun propioa lortuko du, Hezkuntzako Sailordetzak “Lehen-mailako Hezkuntzako Institutua” bihurtuko baitu mekanika eta elektrizitate alorretan. 1984-1985 ikasturtean etapa berri bati ekingo dio; IEEko (R.E.M.) lehen zikloko ikasketak ezarriko dira eta Larraña eraikinera pasatuko da. 1991n II. eta III. Mailako Lanbide Heziketako modulua jarri zen martxan. Bat-egitean, egitura berri honetan, bere tradizioari helduz, Larrañan Erdi Mailako Heziketa Zikloak eskaintzen dira.


Gaur eguneko egoera. Hezkuntza eskaintza:

Larraña egoitza:

HEZKUNTZA ARAUTUAN: Heziketa Zikloak:
  • Mekanizazioa 1- 2 maila
  • Mantentze.lan elektromekanikoak: 1-2 maila
  • Natur ingurunean gorputz eta kirol ekintzen gidaritza: 1- 2 maila
HEZKUNTZA EZ ARAUTUAN:
  • Goi Mailako Heziketa Zikloetarako Sarbide Proba prestatzeko klaseak.
  • Langileentzako ikastaroak (HOBETUZ
  • Langabetuentzat ikastaroak (LANBIDE)


- Zuazola egoitza:

  • 1. DBH
  • 2. DBH
  • 3. DBH
  • 4. DBH
  • ZIG (Zereginen Ikasketa Gela)
  • BATXILERGOA 1 eta 2 maila
© R.M. ZUAZOLA-LARRAÑA BHI
Telefonoa: 943781268 | Telefonoa: 943782150 | 013015ac@hezkuntza.net 013015aa@hezkuntza.net